Gure Euskal Herri honetan, paisaia ederrak osatzen ditu naturak. Beraz, hura zaindu eta ezagutu behar dugu.
ONGI ETORRI EKOLOGIARI BURUZKO BLOG HONETARA!!


2012-11-29

URA GUZTIONA DA!




Multinazional ezberdinek krimen- estrategiak erabiltzen dituzte haien mozkinak handitzeko asmoz. Nestlé, Pepsi- Cola, Coca- Cola eta Danone enpresa hauen adibide bikainak dira. 
Enpresa horiek txorrota ura degradatzen dute ur- botilen kontsumoa sustatzeko. Munduko herri askok ura lortzeko biderik ez daukaten bitartean, multinazionalek ur- botilak saltzen dituzte. 
1970. urtean mila milioi litro saldu zituzten. 2000. urtean, berriz, 84.000 milioi litro. Azkenengo urte horretan, multinazional boteretsuak akordio batera heldu ziren. Akordioa hurrengoa izan zen: " URA EZ DA GIZAKIEN ESKUBIDEA, BEHARRIZANA BAIZIK". Estrategia honi esker, multinazionalen mozkinak handituz doaz. 
Azken finean, saltzen dituzten ur- botilak txorrota urez beteta daude. Hau da, txorrota ura iragazten dute eta mineral mota batzuk gehitzen dizkiote botiletan saldu aurretik. 
Horretaz gain, plastikozko botilak egiteko milioka petrolio litro eta energia kantitate handia behar dituzte. Botila horien produkzioa gastu handiko prozesua da, eta gainera, ingurunea kutsatzen du. Botilaren ura amaitzen dugunean, botila bera, gehienetan, ez da birziklatzen. Birziklatzen bada, birziklapen- enpresek 3. munduko herrialde azpigaratuetara eramaten dituzte, hots, 3. munduko herrialdeetara eramaten dira herrialde garatuek euren kaleetan eta inguruetan hondakinik ez izateko edo hondakin horiek iskutatzeko asmoz. 

Beraz, salatu dezagun multinazionalen gehiegikeri hori! 

URA GIZAKIEN ESKUBIDE UNIBERTSALA DA, GIZADIAREN ONDASUNA. 

Ura pribatizatzen bada, hau da, salerosgaia izango balitz moduan tratatu egiten bada, enpresa pribatuak aberastuko dira milioika pertsona errugabeen gosearen, erresuminaren eta bizitzaren lepotik.

Ikus ezazu hurrengo bideoa, oso interesgarria da eta!


No hay comentarios:

Publicar un comentario