Gure Euskal Herri honetan, paisaia ederrak osatzen ditu naturak. Beraz, hura zaindu eta ezagutu behar dugu.
ONGI ETORRI EKOLOGIARI BURUZKO BLOG HONETARA!!


2012-10-18

Stop fracking!

Lehendabizi, Fraking hitz zer esan nahi duen jakin behar dugu. Fraking-a, inglesez, ez ohiko gasa ustiatzeko apurketa hidraulikoaren teknika da. Horretarako, lurreko haitza (eskistoak eta Arbela) apurtuz, bertan dagoen gas naturala ateratzen dute. Gasa ateratzeko apurketa teknika berezi bat erabiltzen dute: haustura- lan bakoitzean putzu bat zulatzen da erreserbak dituzten harri- formazioetan. Beraz, lehenik eta behin 5000 metrora arte bertikalki zulatzen da eta ostean hainbat kilometro (2tatik 5arte) horiazontalki zulatzen da.  Hortik, presio handiko fluidoa injektatzen dute (ura, harea-98%- eta hainbat gehigarri kimiko (%2). Horrek arrail berriak sortzen ditu harkaitzean, pilatutako gasa lurzorurantz askatuz. Azkenik, sortutako hausturak mantentzeko eta horren ixtea galaraziko duten elementuak sartzen dira, hala nola, harea, zeramika-zatiak edo beste zenbait partikula. Orain azaldutako prozesua beste harkaitzetan errepikatzen da. Denborarekin, hasieran sarturiko fluidoren zati bat azalera bueltatzen da (15%tik 85%ra arte).





Fraking-ak hainbat arazo sortzen ditu erabili izan den lekuaren inguruan, bai gasa ustiatzen den momentuan bai etorkizunean:

  • Akuiferoen eta uraren kutsadura
  • Lurrikaren sorrera
  • Ikaragarrizko ur kontsumoa
  • Aldameneko etxebizitzetan metano gasak eragindako kutsadura
  • Lur okupazioa, gehien batean eremu naturalen eta nekazal inguruen okupazioa
  •  Landa eremuen industrializazioa
  • Kutsadura atmosferikoa
  • Metano ihesak
  • Pertsonen osasunarengan arazo larri asko gerta daitezke
  • Putzuak iztean lursoruaren kutsadura
  • Paisaiaren eta lursoruaren aldaketak


Euskal Herriko zonalde ugari arriskupean daude, Fraking teknika gero eta indar gehiago hartzen ari da, beraz, izango dituen ondorioak ikusita honen aurka egin behar dugu.
Hurrengo argazkian Fraking-a aurrera eramateko eman diren baieztutako baimenak agertzen dira.



Zu ere Fraking-aren aurka bazaude, ez izan zalantzarik zure sinadura emateko! Zure laguntza garrantzia handiko baita! (Sinatzeko, klikatu hurrengo argazkian)





2012-10-09

Materia organikoa berrerabiltzen


Begiratu hurrengo irudiari... zer bide hartuko zenukete? 






Bai hiri- inguruan bai landa- tokietan giza- ekintzek zenbait hondakin organiko sortzen dituzte (elikagai hondakinak, laborantza hondakinak, animalien satsa, etb.). Hauek, normalean, erre egiten dira, zaborrera botatzen dira edo ingurura botatzen dira kutsadura handiagotuz.

Hondakin organiko hauek lorategiaren, baratzearen eta laborantza arearen lurra hobetzeko balio duen humus-ean edo lur emankorrean eraldatu daiteke. Prozesura hau modu erraz batean egin daiteke konpostera bat erabiliz.


 NOLA EGITEN DA KONPOSTERA BAT ETA ZELAN ERABILTZEN DA?

  1. 3 tiradera egin behar dira, 1 m²-koak eta 40 cm-ko altuera dituztenak. Tiraderek alboetan baoak edo hutsuneak izan behar dituzte.
  2. Materia organikoa beiratik, plastikoetatik, metalengandik... bereizi behar da.
  3. Materia organikoa tiraderetan jarri behar da lehenengo irudiak erakusten duen moduan, eta egunero ureztatu behar da umel egon dezan. Hilero, materia organikoa bigarren eta hirugarren irudian agertzen den moduan irauli behar da tiradera batetik bestera pasatuz. Zonalde bero eta hezeetan, deskonposizioa azkarragoa izango da.
  4. Hiruzpalau hilabete pasatu ondoren -leku idorretan bospasei hilabete- humus-a eratu egingo da.




2012-10-06

Zer gertatzen ari da Artikoan?



Enpresa batzuk petroleoa lortzeko asmoarekin artikoa suntsitzeko plan bat garatu zuten. Egitasmo honen aurka joateko Greenpeacek SAVE THE ARTIC kanpaina sortu du eta zorionez, arrakasta handia izan du! 



Shell, Bp, Gazprom eta hainbat petroleo- enpresek, inguru horretako izotza zulatzean, Artikoa arriskupean jarriko dute. Enpresa hauek irabazi handiak izango dituzte urteetan zehar, 90 bilioi petroleo- upel aterako dituztelako hain zuzen ere, nahiz eta kantitate hau munduarentzako hiru urteetarako erregaia baino ez izan.


Beharrezkoa al da Artiko suntsitzea enpresa gutxi batzuk aberasteko? Beharrezkoa al da hainbat animali arriskupean jartzea enpresa batzuen zekenkeriagatik? Ez dut uste. Beraz, kanpaina hau sutengatu dezagun eta artikoan gertatu daitezkeen bidegabekerien kontra borroka egin dezagun!!


SAVE THE ARTIC

 

Artikoa salbatzeko sinatu orain! 


2012-10-04

Zarautz

Zarautz Gipuzkoako kostaldean dagoen herri turistikoa eta komertziala da. Urola Kosta eskualdeko hiriburua da  22.700 inguru biztanle dituena.

Blog honetan, Zarautzen dauden naturgune batzuei buruz hitz egingo dut. 

 

 

 

HONDARTZA

 


 

Zarautzek 2,5 m-ko luzeera duen hondartza dauka. Gipuzkoako handiena dela esan daiteke eta turismo handia dakartza. Surf- a egiteko hondartza hobezina da itsaso indartsu horretan olatu ikaragarriak egoten direlako , beraz, surflari asko joaten dira olatuak hartzera. Familiak eta bainu- hartzaileak gustura ere egoten dira bertan. Hondartza hau, udako denboraldian, beteta egoten da.
Itsas-pasaleku luzea ere badauka, urteko urtaro desberdinetan paseo bat emateko aukera ematen duenak. Itsasoaren parean dago eta Zarautzeko herri guztia zeharkatzen du Getariaraino. 



Zarautzeko hondartzaren ekialdea askoz basatiagoa da fauna eta florari begira. Hortxe, golf-zelaiaz aparte, biotopo babestu bat dago, Iñurritza izenekoa, hainbat berezitasunekin.

 

 IÑURRITZA BIOTOPO BABESTUA 



Zarautzeko ekialdean naturgune oso garrantzitsua dago, Iñurritza biotopo babestua izenekoa, eta honek hondatzaren zonalde bat hartzen du, Iñurritza ibaia eta Talaimendi mendian osatzen duten zonaldea hain zuzen ere.
1977. urtean biotopo babestua izendatu zen, ekosistema ezberdinez osatutako zonaldea zelako eta hegazti eta landare bereziak zituelako. Bertako naturguneak hainbat elementu natural azpimarragarri ditu:

-Kanala: nahiko txikia da, baina inguru horretara marea indar handiz sartzen denez, hondarrez, material ezberdinez, harriz, etab. betetzen da.  Hau, alde batetik, landareen hazkuntzarako ez da oso egokia euren bizitza zailagotzen dutelako. Bestetik, animali tipoen ugaritasuna bultzatzen du, beraz, bertan izaki anitz ikus ditzakegu, hala nola, kaioak, kuliskak, txirriak, zomorroak, barraskiloak...



-Dunak: Probintziaren duna- sistemarik zabalena Zarautzen dago, 177.200 m² -koa. Oso duna ahulak dira, eta gehienetan hautsi egiten dira haizea dela eta. Hain da latza dunetan eguraldiak, haizeak... sortzen duten egoera, bertan bizi diren landareak eta animaliek (narrastiak, anfibioak, hegaztiak, intsektu txikiak) bizimodu gogorra izaten dutela. Baina denborarekin ekosistema horren baldintzetara egokitu egin dira.





-Padura:  Hasiera baten, zabortegi hutsa zena, gaur egun berreskuratze fasean dagoen padura da. Ez da oso handia, baina bertan islatzen dira ekosistemaren berezitasun nabarienak. Landaredia oso aberatsa eta ugaria da eta landareak bakarrik bizitzeko gai dira. Gainera ezinbestekoak dira bertan dagoen fauna elikatu ahal izateko.