Gure Euskal Herri honetan, paisaia ederrak osatzen ditu naturak. Beraz, hura zaindu eta ezagutu behar dugu.
ONGI ETORRI EKOLOGIARI BURUZKO BLOG HONETARA!!


2012-12-17

Agur Garoña! Ez zaitugu behar!

Has dezagun astea Garoñari agur esanez!


AGUR GAROÑA! AZKENEAN LORTU DUGU!

 


Garoñako zentral nuklearra Franco-k zabaldu zuen 1971. urtean. Erabat zaharkituta dago eta horren ondorioz, segurtasun arazo larriak izan ditu. Horregatik, zentral nuklear honen itxierarekin gure bizitza eta osasuna mehatxatzen duen eragile bat gutxiago izango dugu!

 

2012-12-13

Gabonetako apaingarria!



Gabonak heltzear daude eta pausoz pauso blogak gabonetako apaingarri bat egiteko aukera emango dizue. Erabiliko ditugun materialak birziklatuak izango dira. Horretarako ondorengo urratsak jarraitu behar dituzue:



Materialak:

- Kartoizko tutuak

- Tenperak (berdeak)

- Bolatxo gorriak






Urratsak:

1- Kartoizko tutua berdez margotu eta apur bat zapaldu hosto- forma lortzeko. Tutua zati ezberdinetan moztu, argazkian agertzen den moduan.

2- Zatiak bosnaka itsatsi lore itxura izan dezaten.

3- Egindako loretxoak elkarrekin itsatsi koro antzeko bat sortuz. Honako hau bi aldiz egin beharreko pausoa izango da. Hori bai, koro bat bestea baino apur bat txikiagoa geratu beharko litzaiguke.

4- Ondoren, bi koroak bata bestearen gainean itsatsi beharko dira ikusgarriagoa eta aberastasun ukitu batekin geratu daiten.

5- Azkenik, bolatxo gorriak erantsi behar ditugu gure koroa apaintzeko.


Hala eta guztiz ere, pausu hauek malgutasun apur batekin bete daitezke, bakoitza bere nortasun pertsonala ezarriz, hau da, kolore ezberdinak erabiliz, koroaren tamaina aldatuz...

2012-11-29

URA GUZTIONA DA!




Multinazional ezberdinek krimen- estrategiak erabiltzen dituzte haien mozkinak handitzeko asmoz. Nestlé, Pepsi- Cola, Coca- Cola eta Danone enpresa hauen adibide bikainak dira. 
Enpresa horiek txorrota ura degradatzen dute ur- botilen kontsumoa sustatzeko. Munduko herri askok ura lortzeko biderik ez daukaten bitartean, multinazionalek ur- botilak saltzen dituzte. 
1970. urtean mila milioi litro saldu zituzten. 2000. urtean, berriz, 84.000 milioi litro. Azkenengo urte horretan, multinazional boteretsuak akordio batera heldu ziren. Akordioa hurrengoa izan zen: " URA EZ DA GIZAKIEN ESKUBIDEA, BEHARRIZANA BAIZIK". Estrategia honi esker, multinazionalen mozkinak handituz doaz. 
Azken finean, saltzen dituzten ur- botilak txorrota urez beteta daude. Hau da, txorrota ura iragazten dute eta mineral mota batzuk gehitzen dizkiote botiletan saldu aurretik. 
Horretaz gain, plastikozko botilak egiteko milioka petrolio litro eta energia kantitate handia behar dituzte. Botila horien produkzioa gastu handiko prozesua da, eta gainera, ingurunea kutsatzen du. Botilaren ura amaitzen dugunean, botila bera, gehienetan, ez da birziklatzen. Birziklatzen bada, birziklapen- enpresek 3. munduko herrialde azpigaratuetara eramaten dituzte, hots, 3. munduko herrialdeetara eramaten dira herrialde garatuek euren kaleetan eta inguruetan hondakinik ez izateko edo hondakin horiek iskutatzeko asmoz. 

Beraz, salatu dezagun multinazionalen gehiegikeri hori! 

URA GIZAKIEN ESKUBIDE UNIBERTSALA DA, GIZADIAREN ONDASUNA. 

Ura pribatizatzen bada, hau da, salerosgaia izango balitz moduan tratatu egiten bada, enpresa pribatuak aberastuko dira milioika pertsona errugabeen gosearen, erresuminaren eta bizitzaren lepotik.

Ikus ezazu hurrengo bideoa, oso interesgarria da eta!


2012-11-16

Ikasi birziklatzen!



Badakit blogaren sarrera zaharretan umeei bideratutako birziklapenari buruzko informazioa jarri nuela, baina orain, horrekin ikasi zenuena praktikan jarri beharko duzu! Hona hemen birziklapenari buruzko joko dinamiko eta dibertigarri bat. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako umeek modu erraz batean birziklatzen ikasteko balio du. Joko honi esker hondakin mota bakoitza zer kontainerrera bota behar den jakingo dute. Beraz... har ezazu ordenagailua eta sagua eta hasi jolasten!

2012-11-15

Hiriko- zuhaitzak














Normalean, zuhaitz bat kaletik ikusten dugunean, kaleak edertzeko bertan landatua izan dela pentsatzen dugu, baina horretaz aparte zuhaitz horiek hainbat onura izaten dituzte ingurugiroan, eta hauek pertsonei laguntzen diete.

  • Bideetan oinezkoak babesten ditu
  • Osasuna hobetzen du
  • Krimenak murrizten dira
  • Zoladuraren iraupena iraunarazten du
  • Kaleak edertzen ditu
  • Aberastasunaren adierazgarri da
  • Propietateen balioa handiagotzen du
  • Bizitza atseginagoa egiten du
  • Partikula kutsakorrak harrapatzen ditu
  • Eguzkitik eta euritik babesten gaitu
  • Tenperatura kontrolatzen du
  • Giroa fresko mantentzen du
  • Kutsadura akustikoa murrizten du
  • Ur- isurketa xurgatzen du
  • Biodibertsitatea aldarrikatzen du