Gure Euskal Herri honetan, paisaia ederrak osatzen ditu naturak. Beraz, hura zaindu eta ezagutu behar dugu.
ONGI ETORRI EKOLOGIARI BURUZKO BLOG HONETARA!!


2012-12-17

Agur Garoña! Ez zaitugu behar!

Has dezagun astea Garoñari agur esanez!


AGUR GAROÑA! AZKENEAN LORTU DUGU!

 


Garoñako zentral nuklearra Franco-k zabaldu zuen 1971. urtean. Erabat zaharkituta dago eta horren ondorioz, segurtasun arazo larriak izan ditu. Horregatik, zentral nuklear honen itxierarekin gure bizitza eta osasuna mehatxatzen duen eragile bat gutxiago izango dugu!

 

2012-12-13

Gabonetako apaingarria!



Gabonak heltzear daude eta pausoz pauso blogak gabonetako apaingarri bat egiteko aukera emango dizue. Erabiliko ditugun materialak birziklatuak izango dira. Horretarako ondorengo urratsak jarraitu behar dituzue:



Materialak:

- Kartoizko tutuak

- Tenperak (berdeak)

- Bolatxo gorriak






Urratsak:

1- Kartoizko tutua berdez margotu eta apur bat zapaldu hosto- forma lortzeko. Tutua zati ezberdinetan moztu, argazkian agertzen den moduan.

2- Zatiak bosnaka itsatsi lore itxura izan dezaten.

3- Egindako loretxoak elkarrekin itsatsi koro antzeko bat sortuz. Honako hau bi aldiz egin beharreko pausoa izango da. Hori bai, koro bat bestea baino apur bat txikiagoa geratu beharko litzaiguke.

4- Ondoren, bi koroak bata bestearen gainean itsatsi beharko dira ikusgarriagoa eta aberastasun ukitu batekin geratu daiten.

5- Azkenik, bolatxo gorriak erantsi behar ditugu gure koroa apaintzeko.


Hala eta guztiz ere, pausu hauek malgutasun apur batekin bete daitezke, bakoitza bere nortasun pertsonala ezarriz, hau da, kolore ezberdinak erabiliz, koroaren tamaina aldatuz...