Gure Euskal Herri honetan, paisaia ederrak osatzen ditu naturak. Beraz, hura zaindu eta ezagutu behar dugu.
ONGI ETORRI EKOLOGIARI BURUZKO BLOG HONETARA!!


2012-11-09

Hau bai etxea!

EARTHSHIP ETXEAK

 

Earthship-a etxe eredu autoiraunkorra da eta naturarekin harmonian egoteko diseinatua eta eraikia izan da.


  
Michael Reynolds-ek, arkitektu estatubatuarrak, earthship- aren kontzeptua asmatu zuen 70. hamarkadan, eta hortik aurrera etxe mota hau eraikitzen eta hobetzen egon da.

Earthship-a hodakin- materialekin eraikitzen da, hala nola, autoen gurpil erabiliekin, beirazko eta plastikozko botilekin, eta hauen antzeko materialekin; baina azkenean lortzen den emaitzak ez du zabortegi baten antza izango, kurba- forma eta argi natural asko daukan etxe eder eta bikain baten antza baizik.






Etxea iparralderantz edo hegoalderantz orientatuko da, honen kokapen geografikoa eta klimaren hoztasuna eta berotasuna kontuan izanik.
Etxearen teilatuan euri- ura pilatuta gelditzen da eta ur hori etxeko kontsumorako arazten da. Elektrizitatea erroten eta eguzki- panelen   
bidez lortzen da eta hau baterietan biltegiratzen da horniketa iraunkor baterako.

 

Hortaz, imagina ezazu etxe merke bat argi- eta ur- fakturarik gabe! Eta gainera, inpaktu ekologikorik eragiten ez duena!


 

No hay comentarios:

Publicar un comentario