Gure Euskal Herri honetan, paisaia ederrak osatzen ditu naturak. Beraz, hura zaindu eta ezagutu behar dugu.
ONGI ETORRI EKOLOGIARI BURUZKO BLOG HONETARA!!


2012-10-04

Zarautz

Zarautz Gipuzkoako kostaldean dagoen herri turistikoa eta komertziala da. Urola Kosta eskualdeko hiriburua da  22.700 inguru biztanle dituena.

Blog honetan, Zarautzen dauden naturgune batzuei buruz hitz egingo dut. 

 

 

 

HONDARTZA

 


 

Zarautzek 2,5 m-ko luzeera duen hondartza dauka. Gipuzkoako handiena dela esan daiteke eta turismo handia dakartza. Surf- a egiteko hondartza hobezina da itsaso indartsu horretan olatu ikaragarriak egoten direlako , beraz, surflari asko joaten dira olatuak hartzera. Familiak eta bainu- hartzaileak gustura ere egoten dira bertan. Hondartza hau, udako denboraldian, beteta egoten da.
Itsas-pasaleku luzea ere badauka, urteko urtaro desberdinetan paseo bat emateko aukera ematen duenak. Itsasoaren parean dago eta Zarautzeko herri guztia zeharkatzen du Getariaraino. 



Zarautzeko hondartzaren ekialdea askoz basatiagoa da fauna eta florari begira. Hortxe, golf-zelaiaz aparte, biotopo babestu bat dago, Iñurritza izenekoa, hainbat berezitasunekin.

 

 IÑURRITZA BIOTOPO BABESTUA 



Zarautzeko ekialdean naturgune oso garrantzitsua dago, Iñurritza biotopo babestua izenekoa, eta honek hondatzaren zonalde bat hartzen du, Iñurritza ibaia eta Talaimendi mendian osatzen duten zonaldea hain zuzen ere.
1977. urtean biotopo babestua izendatu zen, ekosistema ezberdinez osatutako zonaldea zelako eta hegazti eta landare bereziak zituelako. Bertako naturguneak hainbat elementu natural azpimarragarri ditu:

-Kanala: nahiko txikia da, baina inguru horretara marea indar handiz sartzen denez, hondarrez, material ezberdinez, harriz, etab. betetzen da.  Hau, alde batetik, landareen hazkuntzarako ez da oso egokia euren bizitza zailagotzen dutelako. Bestetik, animali tipoen ugaritasuna bultzatzen du, beraz, bertan izaki anitz ikus ditzakegu, hala nola, kaioak, kuliskak, txirriak, zomorroak, barraskiloak...



-Dunak: Probintziaren duna- sistemarik zabalena Zarautzen dago, 177.200 m² -koa. Oso duna ahulak dira, eta gehienetan hautsi egiten dira haizea dela eta. Hain da latza dunetan eguraldiak, haizeak... sortzen duten egoera, bertan bizi diren landareak eta animaliek (narrastiak, anfibioak, hegaztiak, intsektu txikiak) bizimodu gogorra izaten dutela. Baina denborarekin ekosistema horren baldintzetara egokitu egin dira.





-Padura:  Hasiera baten, zabortegi hutsa zena, gaur egun berreskuratze fasean dagoen padura da. Ez da oso handia, baina bertan islatzen dira ekosistemaren berezitasun nabarienak. Landaredia oso aberatsa eta ugaria da eta landareak bakarrik bizitzeko gai dira. Gainera ezinbestekoak dira bertan dagoen fauna elikatu ahal izateko.



No hay comentarios:

Publicar un comentario